We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Jauzi handiaren zain

by Borbor

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

about

1985ean Billy Bragg ingelesak, Style Council, The Communards, Madness, Prefab Sprout, Sade edota The Smiths taldeetako lagunekin, The Red Wedge kolektiboa eratu zuen, Margaret Thatcher eta bere politika noeliberalari musikarekin aurre egiteko asmoz.
1988an Braggek 'Workers Playtime' diskoa argitaratu zuen, eta 'Waiting for The Great Leap Forward' kantuak ixten zuen diskoa. Red Wedgeren biran bizi izandakoa eta horrek ekarritako arazoak biltzen zituen.
Bertsio honetarako Beñat Sarasolari eskatu genion hitzak egiteko, Braggen kantua eguneratzeko. Gureratzeko.

lyrics

JAUZI HANDIAREN ZAIN

Izan zitekeen X Gonzalezen garaian
baina gazte bat dago orain Lanbideko ilaran
argeliar batek ea zer jartzen duen afixan
gutarrek dutela lehentasun
lanean, bizitzan
Al Kaedakoa ote den pentsatu du ikaraz
biak kale ospel berean daudela.

Angela Merkel lasai lasai opor garaian
ura hotzegi dagoela pentsatu du bere baitan
minduta eskumuturra tinta agortu zaio
miseria sinatzen.

Bukowski tabernan entzuten den zarata
Axi ari da txukuntzen bart gaueko triskantza
nerabe bat agertu da liburuxka besapean
errezitaldi bat egin nahi duela.

Popa ta politika, ze kalamitatea!
zertarako nahasi zozoa eta belea
esaten didate beti gizon prestu jarriek
jauzi handiaren zain nagoela.

Hauteskunde eztabaidek gogaitu egin gaituzte
zure esku hautatzea zu ze taldetan zauden
borrokalaria izan
boterezalea izan
jauzi handiaren zain zaudela.

Jauzi bat aurrera egin
beste bi jauzi baldarki.
Jauzi handiaren zain.

Kutsatutako zerrendak
zuenetan egotea ohore bat.
Jauzi handiaren zain.

Komisario politikoak
patetiko halakoak.
Jauzi handiaren zain.

Kendu zaborra balkoitik
ez duzu apeta hoberik?
Jauzi handiaren zain.

Nagia ikusten baduzu
iraultza zure esku duzu.
Jauzi handiaren zain.

Batu hadi ekintzara
lagunak ditun milaka.
Jauzi handiaren zain.

credits

released July 3, 2014
Ibon Aguirre: programazioak
Ibon RG: ahotsa, teklatuak
Beñat Sarasola: hitzak

Abesbraggtza: Beñat Sarasola / Maite Arroitajauregi / Ane Arana & Ione Arana (The Arana's) / Luis Arrospide / Andoni Tolosa 'Morau'

Bilboko Producciones Minúsculas estudioan grabatua eta ekoitzia.

license

tags

about

Borbor Libreville, Gabon

Ibon Aguirre - Minúsculo
IbonRG

contact / help

Contact Borbor

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Borbor, you may also like: